Eibarko Udala

Haur zerbitzuak 2025/2026

2025/07/14
Haur zerbitzuak 2025/2026

2025/2026 ikasturtean zehar Errebal ludotekan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartu nahi dutenek irailaren 15etik 22ra bitartean aurrematrikula egin beharko dute online.

ERREBAL ludoteka

Errebaleko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da. 

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3 mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen-ematea:

Irailaren 15etik 22ra. Gehienez hiru egun aukeratu. Derrigorrezkoa online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/errebaludoteka2025-2026

Prezioa:

Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa

Afariketan:

Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2020. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen-ematea:

Irailaren 15etik 22ra. Derrigorrezkoa online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan2025-2026

Taldeak:

Amaña:

  1. 2020an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
  2. LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era

Arrateko Andra Mari:

  1. 2020an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30era
Prezioak:
  1. 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa

 Jazinto Olabeko ludoteka

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da. 

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3 mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen-ematea:

Irailaren 15etik 22ra. Gehienez hiru egun aukeratu. Derrigorrezkoa online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/jazintolabe2025-2026

Prezioa:

Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa