Paperezko hegoak, ume eta gaztetxoen irakurle kluba: izen-ematea

2022/09/01

"Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.

Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera  osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera.

  • Non eta noiz: Portalean, Hilero (astearte batean), urritik aurrera
  • Ordutegia: 17:00 - 18:00 eta 18:00 - 19:00 (talde bi egiten badira).
  • Dinamizatzailea: Naiara Rubio
  • Izen-ematea: irailak 1 – 23. Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bitartez.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Jardueraren prezioa: Dohainik.