Oporrak afariketan, Udan jolasean, Firin Faran eta Umeak Firin Faran

2022/05/17

Eibarko udalak antolatzen dituen Oporrak afariketan, udan jolasean eta Firin Faran udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira. Umeak Firin Faran udaleku irekia ez da egingo.

Amaitu da epea Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien lau programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako txandan, "Oporrak afariketan", "Uda jolasean" eta "Firin Faran" programetan ondo baino hobeto pasatzeko.

"Umiak Firin Faran" programan taldea osatzea ezinezkoa izan da eta honegaitik uztaila-abuztuko jarduera hau, 2016an jaiotakoei zuzendua dena, ez da egingo.

Behin betiko izen ematea:

Programa guztientzat ekainaren 6tik 10era bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula egiteko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.