Eibarko Udala

2026-02 Antzerki laborategiaren zerrendak argitaratu dira

2026/09/25
Antzerki laborategia 2026-02

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Izen emate epea amaiturik taldeak osatu egin dira.

Astearteetan:

18:00-19:30: Zozketa egin da. Klikatu hemen onartuen zerrenda kontsultatzeko.

19:30-21:00: eskaera guztiak onartuak izan dira.

Asteazkenetan:

17:00-18:15: ez da egingo haur kopurua oso urria izan delako.

18:15-19:30: ez da egingo haur kopurua oso urria izan delako.

19:30-21:00: eskaera guztiak onartuak izan dira.

Tailerrak Errebal Plazia eraikinean izango dira, eraikinaren bigarren solariuan. Sarrera 2. solairuan bertan dagoen atetik izango da, Muzategi kaletik. Irteera ere ate beretik egingo da.

Klaseak urriaren 6an edo 7an hasiko dira taldearen arabera. Lehendabiziko klase egunean matrikula orria irakasleari entregatu beharko zaio.