Eibarko Udala

Haur zerbitzuak 2026/2027

2026/09/25
Haur zerbitzuak 2026/2027

Eibarko udalak antolatzen dituen Errebal ludotekan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Amaitu da epea Eibarko Udalak ikasturte berriari begira antolatzen dituen programa hauen izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako espazioetan, 

Behin betiko izen ematea:

Errebal ludoteka: irailaren 29tik urriaren 1era. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Jazinto Olabe ludoteka: irailaren 29tik urriaren 1era. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Jazinto Olabe plaza 2 

Afariketan:

  • Irailak 29: 16:00etatik 18:00etara, Arrateko Andra Mari eta Amañako ludotekan (Tiburzio Anitua lehenengo torrearen azpian)
  • Irailak 30 eta urriak 1: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Zerbitzuaa ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Errebal ; Jazinto Olabe ;  Afariketan