Negulekuak

Negulekuak 2020-2021

Negulekuak

2020/12/17

Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune irekiak, Gabonetako programan barruan, Eibarko haurrentzat Negulekuak programa martxan jarriko dute abenduaren 19tik aurrera.

Abenduaren 19an irekiko ditu ateak 2020-2021eko kanpainak. Aurten Negulekuak izenarekin ezagutuko dugu. Azkeneko urteetan Astelenan frontoian burutu izan dugu baina aurten aldaketa nabariekin dator Gabonetako kanpainaren barruan ospatzen dugun Haur parkea.

Negulekuak 4 gune ezberdinetan burutuko da. Astelena, San Andres Eskola, Portalea eta Jazinto Olabeko Ludotekan. Gune bakoitzak haurren adin tarteen arabera sailkatuak egongo dira eta Eibarko Merkatariek eta hostalariak banatzen duten bonoekin dohainik izango da edo bestela 3€-ko kostoa izango du txanda bakoitzak.

  • Jazinto Olabeko ludoteka: 2015ean jaiotako haurrentzat. (15 plaza txandako)

Eskulanen txokoa, barruko jolasen txokoa eta mahai jolasen txokoa.

  • San Andres Eskolan gimnasioa: Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleentzat (40 plaza txandako)

Bertan ginkanak, erronkak eta mugimenduzko jolas desberdinak egingo dira. Sarrera haurren parke parean dagoen hesitik izango da, barruko patio estalira ematen duen sarreratik. Haurren irteera Arane kalera ematen duen atetik (Txomoko parkeko eskilarak igota)

  • Astelena frontoia: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoentzat (50 plaza txandako)

Wii eta play gunea, erronken eta ginkana gunea eta mugimenduzko jolasen guneak.  Umeek txandaka gune guztietatik pasatuko dira. Ez dira puzgarririk egongo.

  • Portalea (3. solairuan): Lehen hezkuntzako haur guztientzat Tailerrak mailaka sailkatuak. (Eskulanak) (8 plaza ikasturteko)

Hiru egunka jarduerak aldatuko dira eta egunero tailer bakoitzean bi eskulan desberdin aukeratzeko egongo dira. Sarrera Eulogio Garate kaletik izango da, Portalea eraikinaren 3. Solairutik (Gaur egun Musika eta Dibujo eskolen sarrerak). Irteera ere bertatik izango da.

Egutegia:

Abenduak 19, 26, 28, 29, 30 eta 31

Urtarrilak 2, 4 eta 5

Ordutegiak, txandak:

Astelena, San Andres eskola eta Jazinto Olabeko ludotekan:

  • 11:00 - 12:20
  • 12:30 - 13:50
  • 16:30 - 17:50
  • 18:00 - 19:20
  • 19:30 - 20:30

 Portalean (Abenduak 31 ITXITA):

  • 10:30 - 11:50
  • 12:00 - 13:20
  • 16:30 - 17:50
  • 18:00 - 19:20

Aldez aurretiko hitzordua ezin bestekoa da. Hitzordu barik ezin da inor sartu. Hitzordua eskatzeko KLIKATU HEMEN

Eskatzen diren datuak:

NAN edo NIF: haurrak NAN zenbakia baldin badu bere zenbakia sartu.

Haurrak NAN zenbakirik izango ez balu amaren/aitaren NAN zenbakia + haurraren izena idatzi eremu horretan. Familiaren batek ordu berdinerako bi txanda (edo gehiago, seme-alabak dituelako) hartu behar baldin baditu, ezberdindu beharra dago, NAN zenbaki berarekin toki baterako soilik eskatu ahal delako.

Helbide elektronikoa eta teléfono zenbakia aitarena edo amarena izan behar du.

Hitzorduak ere ezabatu ahalko dira. Norbaitek ezingo balu aukeratutako ordura joan, kentzeko aukera izango du beste haurren batek aprobetsatuz. Plazak hain mugatuak izanda, mesedez eskatzen dugu baja ematea oso garrantzitsua dela aukeratutako txandara joan behar ez baldin bagara.

Txanden irekiera:

Txandetan hitzordua aukeratzeko, era honetan irekiko dira:

  • Abenduaren 17an, abenduak 19 eta 26ko txandetarako ordutegiak irekiko dira.
  • Abenduaren 26an, abenduak 28, 29, 30 eta 31ko txandak zabalduko dira
  • Abenduaren 31an, urtarrilak 2, 4 eta 5eko txandak irekiko dira.

Familiak ezingo dira ekipamendu barruan sartu.