Mahai-jokoen jardunaldia izango da larunbat honetan, urriak 8, Errebal Plazan, Odisea elkartearen 10. urteurrena dela eta

 Odisea elkarteak bere 10. urteurrena dela eta antolatutako jarduerak aurkezteko antolatu den prentsaurrekoaren irudia.

Odisea elkarteak bere 10. urteurrena dela eta antolatutako jarduerak aurkezteko antolatu den prentsaurrekoaren irudia.

2022/10/06

"Ulisesen Jokoak" izenburupean, jardunaldia egun osoan zehar egingo da, 08:00etatik 20:30era, mahai-joko, txapelketa, rol partida, erakustaldi eta zozketa ugarirekin.

Gaur goizean aurkeztu dira Errebal Plazia eraikinean asteburu honetarako antolatu diren jarduerak, Odisea Eibarko mahai-joko, rol eta wargameen elkartearen 10. urteurrena dela eta. Ekitaldian Jon Iraola alkateak, Patxi Lejardi Kultura eta Euskara zinegotziak eta Mikel Feijóo, Zoe González eta Saul Martin elkarteko hiru kidek parte hartu dute.

Urteurren hori ospatzeko, datorren larunbatean, urriak 8, "Ulisesen jokoak" izeneko jardunaldia antolatuko da, 08:00etatik 20:30era, etenik gabe. Egun osoan zehar ehun mahai-joko baino gehiago, txapelketa, rol-partida, erakustaldi eta zozketa izango dira herritar ororentzat.

Odisea elkarteko antolatzaileen hitzetan, "Helburu nagusia da adin, interes eta gustu desberdinak dituzten pertsonak erakartzea, mahaiko jokoetan edozein mailatatik abiatzen direla ere". Eta adierazi dutenez, "Datorren larunbateko ekitaldian elkarteak Barrenako 26. zenbakian duen lokalean egin ohi dituen era guztietako jolasak eta jarduerak egingo dira doan".

Gauzak horrela, datorren larunbatean, mahai-jokoen ludoteka bat, "Warhammer 40.000" izeneko txapelketa bat (08:00etatik aurrera) eta "Blood Bowl" txapelketa bat (09:45ean) izango dira egun osoan zehar.

Bestalde, goizeko ordutegian, Aristeia txapelketa (09:00etan), "Star Wars Legion", "Esploradores de las profundidades sombrías" eta "Marvel Crisis Protocol" erakustaldiak eta "Blade Runner" (10: 00etan), "Llamada de Cthulu" (11:30ean) eta "Kids on bikes" rol partidak izango dira.

Arratsaldeko ordutegian jokatuko dira "Crokinole" txapelketa (17:00etan), "Symbaroum", "Savage Worlds" eta "Sistema impulso – Nueva Pangea" rol partidak (guztiak 17:00etatik aurrera), "Shikoku" txapelketa (18:30ean), "Marvel Crisis Protocol" eta "Canción de Hielo y Fuego" erakustaldiak.

Jon Iraola Eibarko alkatearen ustez, "Guztiz onuragarria, osasungarria eta polita da larunbat honetan Errebal Plazan izango diren aisialdirako alternatibak izatea", eta, aldi berean, "Horrelako aisialdirako eskaintza bat izatearen garrantzia azpimarratzen du, Eibarko eta beste leku batzuetako herritarrak erakarri ahal izateko".

Larunbateko jardunaldia amaitzeko zozketa bat egingo da 20:00etan egun osoan zehar antolatutako mahai-joko, txapelketa, rol-partida edo erakustaldietan parte hartu duten pertsona guztientzat.