Iban Aranburuk irabazi zuen 2026ko Aire Zabaleko XLIX. Pintura Lehiaketa
60 pertsonak hartu zuten parte: 30 heldu, 6 gazte eta 24 ume
Atzo, urriak 25, XLIX. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa egin zen Eibarren. Betiko moduan, gaia librea zen eta edozein pintura teknika onartzen zen. Aurtengo edizioan leku hauetan jarri behar ziren: udaletxe inguruan, Isasi kalearen eta San Andres pasealekuaren artean eta Amaña auzoan.
Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Anne Ferrer, Angel Guenaga, Santiago Entrena, Jon Idigoras eta Esther Galarza.
Saridunak hauxek izan ziren:
Lehenengo saria. Eibarko Hiria Sari Berezia: Iban Aranburu
Bigarren saria: Fernando de Vicente
Hirugarren saria: Fernando Ureta
Laugarren saria: Carlos Espiga
Herriko saria: Martina Garate
Lehenengo gazte saria: Paula Arruza
Bigarren gazte saria: Mara Esteban
Lehenengo haurren saria: Valeria Merino
Bigarren haurren saria: Alexandra Treviño