Eibarko Udala
egoibarra

"Los valores de los Zuloagas y la cuestión social" laugarren eta azken dokumentala sarean.

2020/12/21
1889ko abuztuaren 5a. Zuloaga familia osoa eta Orbeatarrak. Argazkia: Fundación Zuloaga (Zumaia) Fototeka.
Sara Hidalgo García de Orellan EHUko irakasleak eta Ignacio Suárez-Zuloaga idazleak Zuloagatarren balioak eta margolariaren sentsibilitate soziala aztertzen dituzte.

Eibarko artisau-familia bat, 1794tik aurrera, eboluzio eta prestakuntza teknologiko eta artistiko etengabeari esker, Ignacio Zuloagaraino iristen dena, eta ezaugarri hauek dituena: kanpora atera, lan egin eta bere lurraldera itzultzea, ondo egindako lanaren harrotasuna eta beste artista eta artisauekin etengabeko lankidetza. Horren erakusgarri da Prim jenelararen mausoleoa. Donibane Lohizunen eraiki zuen Placido Zuloagak bost urregilerekin batera, Ignacio Suárez-Zuloagak Zuloagatarren balioak aipatzean nabarmentzen duen bezala.

Sara Hidalgo García de Orellánek Zuloagaren sentiberatasun soziala azpimarratzen du, eta pintorearen irudia aztertzen du garaiko testuinguru sozialean; haren ekimen sozialak eta herri-klaseekiko enpatia nabarmentzen ditu. Zuloagak bere lanen bidez hitz egiten du. Lan horietan, marjinatuak nabarmentzen dira; ijitoak eta andre ijitoak; emakume ahaldunak margotzen ditu; prostituzioa inplizituki islatzen du...Sara Hidalgo irakasleak ikerketa-ildo berri bat ireki du, Eibarko margolaria hobeto ezagutzeko.

Laugarren dokumental honekin amaitzen da “Zuloaga barne-barnetik” zikloa, zeinak balio handiko lau dokumental bildu baititu Ignacio Zuloaga ezagutarazteko.

Eibarko Udalak eta Ego Ibarra batzordeak eskerrak eman nahi dizkie lau ponenteei, Ismael Manterola, Sara Hidalgo García de Orellan, Ignacio Suárez-Zuloaga eta Margarita Ruyra-ri, beren eskuzabaltasunagatik eta lau dokumentuak egiteko emandako laguntzagatik.