Eibarko Udala

Zapatuetako tailerrak 2025-02. Zozketen emaitzak

2025/10/24
Zapatuetako tailerrak 2025-02

Urriaren 22an amaitu zen "Zapatuetako tailerretan" aurrematrikula egiteko epea. Talderen baten zozketa egin behar izan da. Onartuak jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2020an jaiotakoentzat)

BIRZIKLAPEN TAILERRA (JOSTAILUAK SORZEN). Tailer hau Portalean egingo da. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

MACHE PAPER TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

TXOTXONGILO tailerra. Tailer hau PORTALEAn egingo da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

AKROBATZIAK. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da. Haurrak batzeko gunea, El Casco eraikin parean dagoen sarreratik izango da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

ESPERIMENTU TAILERRA. Tailer hau Jazinto Olabeko Ludotekan egingo da.

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.