Eibarko Udala

Bakailao txapelketak

2025/10/29
Bakailao txapelketak 2025

Azaroaren 15ean, larunbata, Errebal Plazian XXI. Eskola arteko bakailao lehiaketa, 10:00etan eta baita 'Bacalaos Alkorta' Pintxoen Lehiaketaren VII. edizioa izango da ere, 12:00etatik aurrera. Bestalde, azaroaren 23an, Untzaga Plazan, San Andres XXXI. Bakailao Lehiaketa egingo da, 11:00etan.

XXI. Eskola arteko bakailao lehiaketa eta VII. "Bacalaos Alkorta" Pintxo lehiaketa

Azaroaren 15ean, XXI. Eskola arteko bakailao lehiaketa izango da. Oraingo honetan, Eibarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako, Eibar BHIko, Aldatzeko eta La Salle Azitaingo ikasleak elkartuko dira Errebal Plazian, 10:00etatik 11:00etara. Oraingoan, ospe handiko sukaldariek osatuko dute epaimahaia. Izen-emateak esteka honen bitartez egin beharko dira:

https://formularioak.eibar.eus/eu/eskolaartekobakailaolehiaketa2025

Oinarriak bertan klikatuta deskargatu ditzazkezu

Eskola arteko bakailao lehiaketa amaitu bezain pronto VII. "Bacalaos Alkorta" Pintxo Lehiaketa abiatuko da, 12 00etatik aurrera. Ekitaldia "showcooking" bat izango da, pintxoak nola egiten diren zuzenean ikusi nahi duten herritar guztiei irekia.

Eibarko Udalak, Bacalaos Alkorta enpresak eta Mireia Alonso Pérez sukaldari eibartarrak antolatu dute lehiaketa bi lehiaketa hauek. Era berean, Aceites Urzante, Solera Eibarresa, Meka-Hotel, Eibarko Zeramika Eskola, Igartza, Inoxibar, Ederto, Comercial Zabala, SD Eibar eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuaren laguntza du.

XXXI. Bakailao lehiaketa San Andres Saria

Azaroaren 23an, San Andres XXXI. Bakailao Lehiaketa egingo da Untzaga plazan, 11:00etan. Bertan parte hartu ahal izango dute sozietateek, eskualdeetako etxeek eta Eibarren bizi diren koadrilek. Lehiaketa horretan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 1etik 10ra egongo da zabalik. Izen emateak ondorengo estekaren bitartez egin behar dira:

https://formularioak.eibar.eus/eu/bakailaolehiaketa2025

Oinarriak bertan klikatuta deskargatu ditzazkezu


Oraingoan, hiru sari banatuko dira. Irabazleak garaikurra, txapela, 300 euro eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Vinos Solera Eibarresaren produktuen sorta bat eskuratuko ditu. Bigarren sariak garaikur bat, 200 euro, eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Vinos Solera Eibarresaren produktuen sorta bat ditu. Hirugarren eta azken saria 100 eurokoa izango da, eta Vinos Solera Eibarresa eta Aceites Urzanteren produktu-sorta bat.Inoxibar enpresak amantalak banatuko ditu helduen zein Eskola arteko lehiketetan parte hartzen duten lehiakide guztiei.