Liburutegiko ordutegia eta zerbitzua handitzen dira

2023/01/09

Duela urte batzuetatik egiten den bezala, liburutegiaren ordutegia luzatu egingo da azterketa garaian

Urtarrilaren 9tik 20ra Liburutegiko ordutegia luzatuko da, eguerdian itxi gabe, azterketak dauden garaian egiten den bezala.

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:30era egongo da zabalik. Asteburuetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara zabalduko da.

Honekin batera, orain arte itxita egon den ikasgela ere zabalduko da hemendik aurrera.

Gela hau ez da eguerdian itxiko eta bakarka ikasteko eta taldean lan egiteko lekua da.

Gela hau erabiltzeko bete beharreko jarraibideak honako hauek izango dira: 16 urtetik gorakoa izatea; talde-lanerako erabiltzen denean, beste pertsona batzuei ikasteko edo lasai irakurtzeko aukera ematen dien ahots-tonua erabiltzea; altzariak eta instalazioak egoera ezin hobean mantentzea, kalterik egiteke eta modu txarrean erabiltzeke eta gelan ezin izango dira 36 pertsona baino gehiago egon.

Gela hau bideo-zaintzako sistema batek kontrolatzen du. Erabiltzaileei ez zaie portaera desegokirik onartuko.

Erabiltzaileek bidezkotzat iruditzen zaizkien iradokizunak egin ahal izango dituzte espazio honen funtzionamendua hobetzeko.