Argitaratu da Liburutegiaren 2019ko memoria

2019ko memoria

2019ko txostena

2020/02/19

Liburutegiak 2019an izan duen jarduera aurkeztu da dagoeneko. 114.050 pertsonak bisitatu gaituzte, 39.329 dokumentu mailegatu ditugu, 3.793 lagunek hartu dute parte irakurketa eta bizitza osoko ikaskuntza sustatzeko antolatutako 222 saioetan; gainera, Udaleko beste arlo batzuekin eta Eibarko ikastetxeekin lankidetzan zenbait programa egin ditugu, irakurzaletasuna bultzatzeko, batez ere euskaraz, genero-berdintasunaren alde lan egiteko eta haurren abusuak prebenitzeko.

Armeria Eskolako Liburutegiko liburu tekniko interesgarrienak jaso ditugu, eta Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogoan Andretxeko Liburutegiari ikusgarritasuna eman diogu.

Gure jarduna zehatzago ikusteko, hau da gure memoria. Aurreko urtetakoak web guneko atal honetan aurkitu ahal dituzue.