"Liburu tolesgarria" tailerra Umeen Liburutegian

2018/03/15

Haur Liburuaren Nazioarteko eguna apirilaren 2an da. Hile horretarako hainbat jarduera antolatu du Liburutegiak umeentzako.

Tailer honetan liburu txiki bat egingo duzue. Zabaltzean, akordeoi moduan tolestutako orri luze bat agertuko da, alde batetik poltsiko moduko tolesdura bat izango duena. Orri horren alde batean ipuin batzuen hasierak txertatuko dituzue eta bakoitzak amaiera bat emango dio.

Apirilak 5, 11:00 - 13:00. Umeen Liburutegian

6 urtetik gorako umeentzat.

Parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea. Horretarako liburutegiran inprimaki bat bete beharko da martxoaren 15etik apirilaren 3ra.

15 plaza daude. Interesatu gehiago egotekotan, zozketa egingo da.

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimen bat.