Komiki tailerrak: aurreinskripzioa

2022/10/01

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak jarduera berri bat jarri nahi du martxan, komikiari protagonismo handiagoa emateko.

Tailer hauek Martin Azpilikueta Iparraguirre eibartarrak eskainiko ditu.

Aurreinskripzioa, urriaren 1etik 21era, web-formulario baten bitartez:

Umeen taldearentzako formularioa

Nagusien taldearentzako formularioa

Hartzaileak

Bi talde antolatuko dira, partaide-kopuru nahikoa lortzen bada.

  1. Umeak: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntzako 1. mailara. Saioak euskaraz izango dira. Taldea izen-ematearen arabera osatuko da, parte-hartzaileen adina ahalik eta homogeneoena izan dadin saiatuz.
  2. Gazte eta helduak: 16 urtetik gorako pertsonentzat. Saioen hizkuntza partaideen arabera izango da.

Egutegia: Azaroaren 9tik otsailaren 22ra, 15 egunetik behin, baldin eta gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat badago.

Tokia: Portalea

Edukiak

Aurreikusitako jardueren artean, gelan bertan egingo den lan teoriko eta praktikoaz gain:

  • Komiki irakurketa taldeak antolatuko dira Udal Liburutegiarekin lankidetzan.
  • Hileko komiki gomendatua eta iruzkindua.
  • Landa-koadernoa ("Urban sketchers" motako jarduerak).
  • EHUko eta inguruko komikigileen hitzaldiak.
  • Taillarretan ekoitzitako materiala autoeditatuko da.
  • Ikasturte amaieran erakusketak egingo dira originalekin.