Eibarko Udala
2025eko aratosteak

Izen-ematea zabalik Koadrilen Mozorro-Lehiaketaren desfilerako eta Dekorazio Onena duen Taberna-Lehiaketarako

2025/02/10
Argazkia: www.eibarkultura.eus
Argazkia: www.eibarkultura.eus

Eibar kolorez, sormenez eta tradizioz betetako asteak ospatzeko prestatzen ari da. Udalak eibartarrak animatu nahi ditu koadrila- eta taberna-lehiaketetan parte hartzera. Izen-emateak, www.eibar.eus udal webgunean.

Gaur irekiko da 2025eko Aratosteetako Koadrilen Desfile-Lehiaketa arrakastatsurako izen-ematea, eta otsailaren 24ra arte egongo da zabalik. Dekorazio Onena duen Taberna- Lehiaketan ere gaurtik aurrera eman daiteke izena, otsailaren 26ra arte. Biek ala biek beteko dute herria kolorez, sormenez eta tradizioz.

Koadrilen Desfilera lau talde mota aurkez daitezke. Helduen koadrilek gutxienez 16 urtetik gorako 10 kide izan behar dituzte; umeen koadrilek gutxienez 10 lagun, haien hiru laurdenak 15 urte baino gutxiagokoak; helduen koadrila txikiek 4-9 partaide bitartean, erdiak baino gehiago 16 urtez gorakoak; eta, haurren koadrila txikiek 4-9 partaide, erdiak baino gehiago 15 urtetik beherakoak.

Bestalde, Dekorazio Onena duen Taberna-Lehiaketak lokalen sormena sarituko du; izan ere, gaika girotuta, tabernek Aratosteak esperientzia ahaztezina izatea ahalbidetuko dute.

Jon Iraola Eibarko alkateak azpimarratu du horrelako ekimenek herriaren ehun sozial eta kulturalerako  duten garrantzia: “Aratosteak oso jai preziatuak dira gure herrian. Koadrilen desfilearen eta tabernen parte-hartzearen bitartez, herritarren inplikazioa bultzatzen ari gara, horrela, Eibar gure inguruko jai-erreferente bilakatuz”.

Ildo beretik, Patxi Lejardi kultura-zinegotziak eibartarrak animatu ditu lehiaketetan modu aktiboan parte hartzera: “Espero dugu aurtengo jaiak are bereziagoak izatea, eta irudimenez betetako koadrilek eta tabernek parte hartzea”.

Koadrilen Desfile-Lehiaketarako izen-emate epea zabalik dago dagoeneko, eta  Udalaren web-orriaren bitartez: https://eibarkultura.eus/ekitaldiak/aratoste-kuadrilla/ eta tabernak hemen: https://eibarkultura.eus/ekitaldiak/aratosteetan-taberna/

Kuadrillen desfileko oinarriak bertan klikatuta kontsultatu ditzazkezu

Ondoen apaindutako tabernen lehiaketaren oinarriak bertan klikatuta kontsultatu ditzazkezu