Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeak: aurrematrikula zabalik

2024/09/04

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan: "Meetings at the library" eta "Réunions dans la Bibliothèque"

Liburutegia ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 15era, formulario hauen bidez (ingelesa - frantsesa).

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.

Gutxieneko maila: B1

Egutegia: bilerak astero egingo dira urritik maiatzera. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, astean egun batekoa. Frantseseko saioen eguna osteguna izango da. Ingeleseko taldea, astearteetan bilduko da.

Frantseseko taldeko dinamizatzailea: Michel Rocafort.

Ingeleseko taldeko dinamizatzailea, Ryan Jordan.