Indianokua gaztelekuaren irteera
2017/04/24

Indianokua gaztelekuak egun osoko irteera bat antolatu du derrigorrezko bigarren hezkuntza ikasten ari direnentzat.
DBH-ko ikasleei zuzenduta Indianokuako gaztelekuak Debako hondartzara eta Lastur-eko paintball-era irteera antolatu du. Irteera maiatzaren 13an izango da eta Eibartik trenez abiatuko dira Debara. Arratsaldez Debatik Lastur-era autobusez joango dira. Eibarrerako buelta autobusez izango da.
Izen emate data: apirilaren 25etik maiatzaren 2a arte
Non: Indianokua gaztelekuan
Prezioa: 10€
Animatu zaitez! Ederto pasako duzu eta.