"Idazlearekin harixa emoten" irakurle taldean parte hartzeko izen-ematea zabalik

"Idazlearekin harixa emoten" irakurle taldean parte hartzeko izen-ematea zabalik

Joseba Lozanorekin izan genuen saioa

2019/07/19

Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaini, aurrez aurreko solasaldien bitartez da irakurketa klub honen helburua.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Izen-ematea: Uztailaren 22tik irailaren 6ra. Liburutegian edo emailez, inprimaki hau beteta.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat.

Idazleek parte hartuko dute saioetan.

Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. (Irailaren 24an hasiko da). Lehenengo irakurketa Miren Amurizaren "Basa" izango dugu.

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara.