'Gurutzatutako bizitzak' erakusketa zabaldu da Portalean

'Gurutzatutako bizitzak' erakusketa zabaldu da Portalean

Argazkian, Xose Lois Carreira eta Iñaki Aranzabal.

2016/01/15

Erakusketa otsailaren 7ra arte egongo da zabalik, Portalea Kultur Etxeko 2. solairuan. Asteartetik domekararte, 18:30etik 20:30era.

Portalea Kultur Etxeak 'Gurutzatzen diren bizitzak' izeneko erakusketa jarri du ikusgai gaurtik hasita, hilak 15, otsailaren 7ra arte. Xose Lois Carrera eta Iñaki Aranzabal dira musika, literatura eta arte plastikoak biltzen dituen proposamen diziplinarteko horren sortzaileak. Proiektuaren helburua solidarioa da, eta hala liburuaren (formatu fisiko zein digitalean) salmentatik nola erakusgai egongo diren obretatik sortutako etekinak Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak giza erakundearentzat izango dira osorik.

Bestalde, nabarmentzekoa da Eibarko Anbulategiko parkean jarri den granitozko eskultura, erakusketarekin lotutakoa. Pieza horrek 1.700 kg-ko pisua dauka (150 x 150 x 50 zm) eta elkarren artean gurutzatzen diren lau giza irudi erakusten ditu.

Erakusketaren ordutegia honako hau da: asteartetik domekararte, 18:30etik 20:30era.

Gurutzatzen diren bizitzak

Bidaia orok dakar berekin muga bat zeharkatzea, beste pertzepzio berri bat askatzea, begirada garbitzea, beste hasiera bat; gure bizialdiaren beste errelato bat bizitza guztiekin gurutzatuta, eta bizitza horien kointzidentzia eta gertaerak, zeinak bitakora-kaieretan bezala, zimurrez zimur, orbainez orbain eta markaz marka finkatuz joan ziren guardia-zerbitzu iraunkorra den gure existentzian.

Txikitako bi lagunek, bi pertsonaiek, bi hirik, bi zirkustantziak eta adiskidetasun beti nerabe batek sortu zuten bitakora-kaiera hau hilabetez hilabete, orain erakusketa-katalogo ere badena, zeinak dozena bat miniatura literario-historikoz osatua, gizateriaren une transzendentalak gai gatazkatsuekin nahasten dituen, betiere saiatzen delarik gatazkaren trataerak eta garapenak pentsamendu kritikoa aberastu eta susta dezaten.