Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia

Euskaraldiaren aurkezpena Eibarren

2018/05/15

Maiatzaren 19an Euskaraldia, 11 egun euskaraz, ekimenaren aurkezpena egingo da Untzagan.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz, Euskal Herri mailako ekimena da, euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea eta herritarren hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzea helburu duena. Eibarrek ere parte hartuko du 11 eguneko ahalegin horretan, eta AKEBAI arduratuko da ekimena aurrera ateratzeaz, nahi duten talde/elkarte/entitate eta herritar guztien laguntza eta partaidetzarekin.

Maiatzaren 19koa Eibarren EUSKARALDIAari hasiera emateko ekitaldia izango da, eta eibartar guztiak daude gonbidatuta. Tantanez tantan giza katearen ondoren, gantxila Untzagara heltzen denean, izango da aurkezpena, 13:00ak aldera.