Errebal afariketan eta Afariketan haur zerbitzuak

2023/09/27

Eibarko udalak antolatzen dituen Errebal afariketan eta Afariketan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Amaitu da epea Eibarko Udalak ikasturte berriari begira antolatzen dituen bi programa hauen izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako espazioetan, "Errebal afariketan" eta "Afariketan" programetan ondo baino hobeto pasatzeko.

Jazinto Olabeko ludotekan izena eman dutenek itxaron egin behar dute momentuz, astelehenean argitaratuko dugu Jazinto Olabeko prozedura.

Behin betiko izen ematea:

Errebal afariketan: urriaren 2tik 4ra. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Afariketan:

  • urriak 2: 16:00etatik 18:00etara, Arrateko Andra Mari eta Amañako ludotekan (Tiburzio Anitua lehenengo torrearen azpean)
  • urriak 3 eta 4 : 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Errebal Afariketan ; Afariketan

2023ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin gizartekintzako sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jaso behar duzu, behin betiko matrikula orria eramanez eta bertan Udaleko zigilua jasoaz.