Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartzeko aurrematrikula irailaren 19an irekiko da

2022/2023 ikasturtean zehar Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartu nahi dutenek irailaren 19tik 25era bitartean aurrematrikula egin beharko dute online.
ERREBAL Afariketan
Errebal plazan eta Indianokua gaztelekuan egingo den programa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2017. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.
Izen-ematea:
Irailaren 19tik 25era. Derrigorrezkoa online egitea.
https://formularioak.eibar.eus/eu/errebalafariketan2022-2023
Taldeak:
Astelehen-asteazken edo astearte-ostegun
5 urtekoak 16:45-17:45
LH1 eta LH2 mailak 16:45- 18:15
Prezioa:
- 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
- LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa
Afariketan:
Arrateko Andra Mari ikastetxean, Sansaburun eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2017. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.
Izen-ematea:
Irailaren 19tik 25era. Derrigorrezkoa online egitea.
https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan2022-2023
Taldeak:
Amaña:
- 2017an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
- LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era
Arrateko Andra Mari:
- 2017an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
- LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30era
Sansaburu:
- 2017an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 16:30etik 17:30era
Prezioak:
- 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
- LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa
Jazinto Olabeko ludoteka
Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da.
Ordutegiak:
- Haur Hezkuntzako 3 mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak: 16:30etik 18:00etara
- Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleak: 18:00etatik 19:30era
Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.
Izen-ematea:
Irailaren 19tik 25era. Derrigorrezkoa online egitea.
https://formularioak.eibar.eus/eu/ludoteka2022-2023
Prezioa:
Haur guztiak: 75 € ikasturte osoa