EMGE, Domeka Kulturalak, domeka musikalak, Portalean

Ekimen horrekin abenduan zehar igandeetako arratsaldeak girotuko dituzten talde horien lana ezagutzera eman nahi da.
* EMPTY FILES: abenduak 1, 19:00 PORTALEA
* A TUTTI PLAIN: abenduak 22, 19:00 PORTALEA
* NI NEU: abenduak 29, 19:00 PORTALEA
Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak ia 25 urte daramatza ekintza musiko-kulturalak sustatzen eta Eibarko musika taldeak promozionatzen Legarreko musika sorkuntza zentroko instalazioetatik; bertan jende asko mugitzen da egunero entseguetan eta maketak grabatzen. Udal esparru hori zerbitzua erabiltzen duten talde guztiak batzen dituen kolektiboak, Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak (EMGE), kudeatzen du hasieratik. Musika estilo askotariko taldeak dira, Eibarko musikariak eta baita inguruko herrietakoak ere badituztenak.