Eibarko Udalak STAR enpresak egindako gama altuko eskopeta bat erosi du Armagintzaren Museorako

Armagintzaren Museoko artxiboko argazkia.

Armagintzaren Museoko artxiboko argazkia.

2023/12/27

Udalak Museorako erositako arma Star Bonifacio Echeverria SAk 80ko hamarkadaren amaieran egin zituen gama altuko 10 eskopeten serieko 3. eskopeta da. Irekidura automatikoko Star markako eskopeta partikular bati erosi zaio 30.000 euroren truke.

Armagintzaren Museoak Star Bonifacio Echeverria SA enpresak 80ko hamarkadaren amaieran fabrikatutako gama altuko hamar eskopeta haietako bat erosi du 30.000 eurotan.  

Garai hartako armagin onenek kalitate goreneko materialekin egindako lanaren bikaintasunaz gain —kalitate goreneko intxaur-egurra eta Patricio Echeverria enpresako altzairua—, arma horren balioa Lucas Alberdi artista eibartarrak armaren elementu guztietan (kanoiak, esku-babesak, pletinak eta baskula) barreiatu zuen damaskinatu-lanaren aberastasunari eta ugaritasunari zor zaio.

Eskopeta Portaleko bosgarren pisuan dagoen Museoan egongo da ikusgai, lekua behar bezala atondu ondoren.