Eibarko Nerabeen Kontseilua

2022/09/09

Eibarko Udalak Nerabeen Kontseilua sortzeko izen-ematea irekiko du irailaren 12tik 30era bitartean. Udalerriko nerabeek osatutako taldea izango da eta alkatetzaren aholkulari organo bezala lan egitea nahi da.

Nerabeen Kontseiluan parte hartzeko izen-ematea irailaren 12an irekiko da eta online bitartez egin beharko da:

Izen ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/nerabekontseilua2022-2023

Gehienez 14 lagunek osatuko dute eta bertan parte hartzeko  urtebeteko konpromisoa hartu beharko dute. DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzenduta dago, Nerabeen Kontseiluak urritik maiatzerako egutegia izango du eta hilean behin bilduko dira, hileko bigarren ostegunean hain zuzen ere.

Ordutegia: 18:00etatik – 19:30era.

Tokia: Indianokua gaztelekua

2 dinamizatzaileren laguntzaz saioen deialdiak, prestaketa, dinamikak eta erregistroa gauzatuko dira.

2022-2023 ikasturtea hasten denean, irailaren 12tik aurrera, herriko ikastetxe guztietan eman beharreko azalpen guztiak zuzen-zuzenean emango dizkiegu DBH-ko 1., 2., eta 3. ikasleei.

Nerabeen Kontseiluaren funtzioak hauek izango dira:

  • Herriarentzat proposamenak eta proiektuak garatzea.
  • Nerabeen Kontseiluari helarazten zaizkion eskakizunak entzun, landu eta eztabaidatzea.