Eibarko Koro Gazteak bere lehen diskoa aurkeztu du

«Neguko ahotsak» diskoaren aurkezpenaren irudia.

«Neguko ahotsak» diskoaren aurkezpenaren irudia.

2023/12/20

«Neguko ahotsak» Gabonetako bederatzi kanturen moldaketak jasotzen ditu; diskoan Ustekabe fanfarreren kolaborazioa izan dute. Diskoa Coliseo antzokian eta Musika Eskolan eros daiteke, bai eta larunbatean Coliseoan izango den kontzertuan.

Eibarko Musika Eskolako Koro Gazteak bere lehen diskoa atera du, «Neguko ahotsak» izenekoa. Lanak bederatzi gabon kanta jasotzen ditu eta aurreko ostiraletik, hilak 15, eskuratu ahal da Coliseo antzokian eta Musika Eskolan, eta ikastetxeetan ale batzuk banatuko dira.

«Neguko ahotsak» Gabonetako bederatzi abesti ezagunen bertsioak jasotzen ditu, hala nola «Hator, hator», «All I want for Christmas is you» edo «Have yourself a Merry Little Christmas». Hibai Etxebarriak ekoiztu du lana, eta, Koro Gazteko 17 ahotsekin batera, Ustekabe fanfarreko hainbat kidek parte hartu dute.

Diskoa Koro Gazteak Coliseo antzokian abenduaren 23an (19:00) emango duen kontzertuan aurkeztuko da. Haren prezioa 10 eurokoa da eta kontzertuan bertan erosi ahal izango da.

Eibarko Koro Gaztea 2009an sortu zen, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan, kanturako zaletasuna zuten gazteei dei eginda; proba batzuk egin ondoren ahots taldea eratuta geratu zen, eta harrezkeroztik jarduerari eusten diote. Handik hamabost urtera, jauzi bat eman eta lehen diskoa grabatu dute.