Debabarrenako "Izengabeak" talde lehiaketa 2024

2024/03/19

Eibarko Udalak eta EGME Eibarko Gazte Musika Elkarteak Debabarreneko Izengabeak musika lehiaketa antolatu dute.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute edozein musika estilo eta modalitatetan lantzen duten eta argitaratutako bi disko baino gehiago ez dituzten musika taldeek. Izen ematea irekia da baina taldekideen %50a Debabarrenean erroldatua egon behar da.

Izen-ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/izengabeak2024

Izen emate epea: 2024ko martxoaren 19tik apirilaren 23ra

Lehiaketak bi fase izango ditu, aukeraketa-fasea eta lehiaketa/ kontzertu-fasea.

Lehiaketa/ kontzertu fasea ekainaren 7an eta 8an egingo dira Eibarren, herrian zehar antolatuko diren hainbat eszenatokitan.

Oinarriak bertan klikatuta deskargatu ditzakezu eta edozein zalantza argitzeko Eibarko Udaleko Kultura sailera jo ezazu 943 708 435 telefonoan edo kultura@eibar.eus helbide elektronikoan.

Izengabeei entzuteko momentua ailegau da!