Coliseoaren Laguna txartela

2020/01/02

Eibarko Udalak beste urtebetez COLISEOAREN LAGUNA txartela eskaintzen du. Udalak antolatzen dituen edozein ikuskizun edo kontzertu eta Coliseo antzokiko zine komertzialaren sarreretan %30eko beherapena lortu daiteke.

Deskontuak bateraezinak dira. 5 € edo gutxiago balio duten sarreretan ez da beherapenik izango.

 Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.

Txartelak 2020ko urtarrilaren 2tik aurrera eskatu ahal izango dira PEGORAN.

 

* 2019ko COLISEOAREN LAGUNA  txartelaren jabe izan bazara, gogoratu urtarriletik aurrera programatzen diren ikuskizunetara sartu ahal izateko COLISEOAREN LAGUNA 2020ko txartela eskatuko zaizula.

 

Informazioa: PEGORA

Txartel-eskaera