Aste Santu opor garaiko jarduerak

Eibarko Udalak Aste Santuko opor garairako hainbat tailer antolatu ditu. Apirilaren 1ean zabalduko da aurrematrikula-epea 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da.
HH (2019an eta 2020an jaiotakoak). Jazinto Olabe eta Errebalen 2 txanda bakoitzean:
JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA:
- 1 txanda: apirilak 14, 15 eta 16. Ordutegia: 09:30-13:30.
- 2 txanda: apirilak 22, 23, 24 eta 25. Ordutegia: 09:30-13:30.
ERREBAL PLAZIA:
- 1 txanda: apirilak 14, 15 eta 16. Ordutegia: 09:30-13:30.
- 2 txanda: apirilak 22, 23, 24 eta 25. Ordutegia: 09:30-13:30.
LH1 eta 2. "PORTALEAN AISIALDIA". Portalean 3. solairuan. 2 txanda:
- 1 txanda: apirilak 14, 15 eta 16. Ordutegia: 09:30-13:30.
- 2 txanda: apirilak 22, 23, 24 eta 25. Ordutegia: 09:30-13:30.
Tailerren prezioak:
2019, 2020an jaiotako LH 1 eta LH 2ko ikasleentzat:
1. Apirilak 14, 15 eta 16:
- Eibarren erroldatutakoak 12 €.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 24€.
2. Apirilak 22, 23, 24 eta 25:
- Eibarren erroldatutakoak 16€.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 32€.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da apirilaren 1etik 7ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/astesantukotailerrak2025-01
Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 8an.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: apirilaren 9an 10:00etan. Zozketaren emaitza apirilaren 10an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.
Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen
Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko