Asier Errasti Eibarko XX. Film Laburren jaialdia azaroaren 4tik 9ra bitartean egingo da

Asier Errasti Eibarko XX. Film Laburren jaialdia azaroaren 4tik 9ra bitartean egingo da

Asier Errasti Eibarko XX. Film Laburren jaialdiaren aurkezpena.

2019/10/29

Edizio berrian 171 film labur jaso dira, horietatik 158 fikziozkoak (7 euskaraz eta beste 14 atzerriko hizkuntzan) eta beste 13 animaziozkoak. Lehiaketara aurkeztutako film laburrak 51 emakumezko eta 140 gizonezkoenak izan dira, eta aukeratutakoak, azkenik, 13 emakumezko eta 38 gizonezkoenak izan dira.

Portaleako Areto Nagusiak, azaroaren 4tik 9ra bitartean egingo den "Asier Errasti" film labur jaialdiaren XX. edizioaren aurkezpena hartu du gaur goizean. Ekitaldian Patxi Lejardi Eibarko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia eta Plano Corto-ko Oscar Lopez de Zubiria, Natalie Hickey eta Koldo Carranza izan dira.

Edizio honetan, guztira, 171 film labur jaso dira; 158 fikziozko film laburrei dagozkie -7 euskaraz jaso dira eta 14 atzerriko hizkuntzan, eta Eibarko sari nagusia ez da eman aurten- , eta beste 13, berriz, animaziozkoak dira.

Lehiaketara aurkeztutako film laburrak 51 emakumezko (31, 2018an) eta 140 gizonezkoenak (118, 2018an) izan dira, baina, soilik, emakumezkoen 13 (10, 2018an) eta gizonezkoen 38 (2018an bezala) aukeratu dituzte.

Gai sozialak dira aurtengo protagonista nagusiak: genero indarkeria, zahartzaroaren ondorioak, haurren begirada eta bidegabekeria soziala.

Proiekzioak

Azaroaren 4tik 8ra bitartean, Coliseo Antzokian hainbat proiekzio eskainiko dira, 20:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Hala, azaroaren 4an, astelehena, ondorengo film laburrak eskainiko dira: Subway, El cuento, Naqam Diamond, Patchwork, Mirokutana, Incógnito, Khuruf eta Antxoni. Azaroaren 5ean, berriz, #Mensajes de voz, Ipdentical, El jarrón, La Noria, Hotzean garbitu, Amargo era el postre eta El primer día ikusi ahal izango dira. Azaroaren 6an ondorengo film laburrak ikusteko aukera izango dute bertaratuek: Yo confieso, Nana, Casa de citas, Soy una tumba, Pil pil, La noche de las sombras, Un cuento al revés, Una mujer completa eta Hopes. Azaroaren 7an, osteguna, Dudillas, Mi hermano Juan, Pizza, Monster walking, Multibertsoak, Cerraduras, Fin eta Ama emango dituzte, eta, azkenik, azaroaren 8an, ostirala, Los pasajeros del viento, Snorkel, Tu día de suerte, I wish, Beldur Malutak, Happy Friday, 9 pasos, Caligrafía eta Moros en la costa film laburrekin emango dituzte amaitutzat proiekzioak.

Era berean, "A zer nolako heroiak" izenburupean, umeentzako proiekzioak eskainiko dituzte Portaleako Areto Nagsuian, azaroaren 16an, 11:00etan. Sarrera librea izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943310036 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat tinko@tinkoeuskara.eus helbidera.

Gala

Azaroaren 9an, Coliseo Antzokiak gala berezi bat hartuko du, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan, aste osoan zehar ikusi ahal izango diren film labur guztiak ikusiko dituzte berriz, eta sari banaketa egingo da. Epaimahaia Olatz Beobidek, Manuel Aguilarrek eta Joan Paul Arroyok osatuko dute. Gainera, Asier Errastiri omenaldi berezia egingo diote, dokumental labur baten emanaldiarekin. Gala berezia Lorea Arakistain kazetari eibartarrak aurkeztuko du, eta Nerea Ariznabarreta eta Mikel Areitio aktoreak izango ditu lagun.

Sariak

Ekitaldian banatuko diren sariak honako hauek dira: Javier Aguirresarobe Fikziozko 1. Saria; 2. Fikzio Saria; 1. Animazio saria; eta 1. Saria euskaraz. Aurten, nobedade gisa, Publikoaren Saria ere nabarmentzekoa da, eta horren bidez, film laburrak ikustera joaten diren pertsonek kutxa batean sartu ahal izango dute paper bat, aldez aurretik beren datu pertsonalak beteta, eta Eibarko Artola jatetxean bi lagunentzako afari baten zozketan sartuko dira.