Arrateko Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa

Apirilaren 6tik aurrera, herriko historioa ezagutzeko puntu garrantzitsu bat, Gerra Zibileko Arrateko Interpretazio Zentroa, irekiko da.
Arrate aldean egon zen gerrako frontea, eta, hori dela eta, gerrako hainbat aztarna daude inguruan, turismoa erakar dezaketenak. Hala, zentro horretan 1936ko urritik 1937ko apirilera arteko aldia azaltzen dugu.
Besteak beste, honako hauek daude ikusgai interpretazio-zentroan: gerra garaiko Eibarren eta inguruaren maketa moderno bat, gerrako alde uniformeekin jantzitako manikiak, borroka lekuetan erabilitako tresneria, Eibarren Gerra Zibilaren gordina ikusitako pertsonen testigantzak biltzen dituen ikus-entzunezko bat eta garai hartako propaganda kartelak.
Zentroa igandero egongo da zabalik, 11:30etik 13:30era, eta Aste Santuko jai egunetan ere bai.