Argia tailerra

2024/04/05

Eibarko udalak LH 3, 4 eta 5 mailako haurrentzat argia tailerra antolatu du. Hiru aktibitate ezberdinak burutuko dituzte, argia moda, argia artea eta argia arkitektura hain zuzen ere. Apirilaren 8an zabalduko da aurrematrikula-epea eta apirilaren 15 arte irekita egongo da.

Argia tailerraren datak hauek dira:

  • Apirilak 20, 27 eta maiatzak 4. Portaleko 3.solairuan

Enpresa: ADARABAR

Ordutegia: 17:00-19:30.

Prezioak:

  • Eibarren erroldatutakoak 9 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 18€.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da apirilaren 8tik 15era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

http://formularioak.eibar.eus/eu/argiatailerra2024

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta taldearen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2024ko apirilaren 16an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: apirilaren 16an 10:00etan. Zozketaren emaitza apirilaren 18an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko