Eibarko Udala
Liburuaren Nazioarteko Eguna Udal liburutegia

Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna

2026/04/23
Hainbat jardueren irudiak

Gure liburutegian, ia liburutegi guztietan bezala, ez gara Liburuaren Eguna ospatzera soilik mugatzen.

Urtean zehar, eta batez ere urritik maiatzera, jarduera ugari izaten ditugu, guztiak ere irakurzaletasuna sustatzera bideratuak, lehen haurtzarotik hasita, ikusmenak edo adimenak irakurtzen uzten digun bitartean. Gainera, gure eskaintza egokitzen saiatzen gara, bai bildumaren bidez bai jardueren bidez, etengabeko ikaskuntzara.

Gure espazioa egunero betetzen da bertan irakurtzera etortzen diren pertsona, ikasle, haur, gazte, familia eta maileguan hartutako liburua aldatzera datozen pertsonez. Liburutegi bizia da gurea.

Apirilean zehar, urtebetetik gorako haurrentzako irakurketa-kluben 5 saio izan ditugu. Hilak 13an JiraBira jolasa ere abiatu zen, haurren irakurketa saritzea helburu duena…

Helduentzako irakurketa-kluben bi saio ere egin ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz. Astearte honetan Katixa Agirre idazlea izan genuen gurekin, bere “Berriz zentauro” eleberriari buruz hizketan…

Joan den astean Miguel Arroitajauregik bere bigarren eleberria, “Transiciones”, aurkeztu zuen. Galtzagorri Elkarteak gure egoitzan antolatutako Irakurketaren bitartekarientzako tailerrean hogeita hamar bat liburuzain hartu genituen…

Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeak hiru astez elkartuko dira hilabete honetan, Aste Santuko etenaldia gorabehera…

Liburutegian ikusgai daukagu II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena gogoratzeko hautatutako liburuen bilduma

Larunbat honetan Rosa Martínez ipuin-kontalaria izango dugu gurean, “Elefante bitxi bat” saioan bere txotxongiloak ekarriko dizkiguna…

Eta astelehenetik maiatzaren 3ra arte, Egoaziarekin elkarlanean arituko gara Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintza Astean, gatazka-egoeretan dauden tokietan hezkuntzarako eskubidearen garrantziaz kontzientziatzeko liburu eta filmen erakusketa batekin.

Azkenik, liburutegiaren ohiko programazioan berezia den jarduera gisa, helduei gonbita egiten diegu datorren apirilaren 28ko asteartean egingo den Helduentzako ipuin kontaketa musikala saiora. Amaia Elizagoien izango dugu, “Amelie” lanarekin, “Ongi etorri!” saioan. Itziar Teietxearen musikak lagunduta arituko da.

Eta gaur, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, gonbita egiten dizuegu besterik gabe beste egun batez Liburutegira itzultzera. Eta oraindik ezagutzen ez gaituzuenoi, barrura sartzera animatzen zaituztegu, liburuz beteriko gure apal artean paseatzera; ziur zerbait gustatuko zaizuen aurkituko duzuela.

Liburuaren Eguna zoriontsua eta irakurketa onak izan!