- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-elefante-bitxi-bat
- Zapatuko ipuina: Elefante bitxi bat
- 2026-04-25T12:00:00+02:00
- 2026-04-25T13:00:00+02:00
- Ipuin eta txotxongilo saioa, Rosa Martínezen eskutik, 3-8 urte bitarteko umeei zuzenduta.
Zapatuko ipuina: Elefante bitxi bat
Portalea. Areto Nagusia
Rosa Martinezek bere konpainia, ROSA MARTINEZ & LAGUNAK, sortu zuen 2000ean -Bihar taldean bederatzi urte eman ondoren- haurrei eta familiei zuzenduriko txotxongilo-antzerkian aritzeko asmoz. Ordutik ez dio antzezteari utzi eta hamabi lan baino gehiago estreinatu ditu. Guztietan antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen fantasia protagonistak direlarik.
Mota ezberdinetako txotxongiloak, teknikak eta gaiak landu ditu urte hauetan, kultura-etxeetan, eskoletan, antzokietan nahiz liburutegietan, neska-mutilentzat eta familiarentzat, euskaraz zein gaztelaniaz, ipuin klasikoak eta garaikideak, dibertigarriak eta esanguratsuak.
Euskadiko eta Nafarroako programazioetan aritu da gehienbat. Beste autonomia-erkidegoko jarduera kultural ugarietan parte hartu du eta Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi batzuetara gonbidatua izan da.
Ipuin eta txotxongilo saioa.
Guillermina, Perla, elefante txiki bat,lapur bat,Ilargia, hitza, mugimenduak, txotxongiloak eta haurren fantasia protagonistak izango ditu ipuin saio honek.
Izen-ematea, apirilaren 20tik 23ra, formulario honetan.