Eibarko Udala
2026/04/28 18:30-19:40
helduentzako ipuin kontaketa   Liburuaren Nazioarteko Eguna

Helduentzako ipuin kontaketa saioa: Ongi etorri!

Portalea. Areto Nagusia

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN programazioko ekitaldia, euskaraz

Amaia Elizagoien Varelak, Amelik, helduentzako ipuin saio hau eskaintzen digu, euskaraz.

Nafarroako Oronoz herrian jaioa 1994an, ipuinak entzutea bezain beste gustatzen zaio ipuinak kontatzea, eta horretan dabil 2015etik. Bakarlari bezala eta musikariekin batera aritzen da narratzaile lanetan. Gaur egun Itziar Teietxearekin batera Euskal Herrian barrena ibiltzen da, entzun nahi dituenari ipuinak eta istorioak kontatuz.

Ongi etorri!

Gure herriko tabernak Ongi Etorri izena zuen. Bi ahizpen artean eramaten zuten bertako martxa. Mundua Ongi Etorrin hasi eta bukatzen zen aunitzentzat. Barraren bi aldeak ezagutu nituen nik. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Bertan ikasi genuen zer zen emakumeen arteko elkarlana, zaintza eta, ohartzerako, gure izaera feminista bertan eraikitzen hasi ginen. 

Viola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun umoretxu honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera eta barrenak astintzera.