Apirilaren 14an, Coliseoan, “II. Errepublika eta emakumea: politikagintza, legeria eta hezkuntza” hitzaldia, 19:00etan.

Hildelisa Arrizabalaga maistria ikasleekin. Argazkia: Eibarko Udal Artxiboa.

Hildelisa Arrizabalaga maistria ikasleekin. Argazkia: Eibarko Udal Artxiboa.

2021/04/07

María José Villa Rodriguez EHUko ikerlari adituak azalduko du zein izan zen Errepublikaren lege-aldaketen benetako eragina emakumeen bizitzan.

Aurten, Eibarrek 675 urte bete zituen otsailaren 5ean eta Errepublikaren aldarrikapenak 90 urte beteko ditu apirilaren 14an. Gertakizun historiko horren harira, apirilean hainbat ekitaldi izango dira.

Hain urteurren esanguratsuan eta gauden egoeran gaudela, Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordeak eta Berdintasun Batzordeak emakumeak ekarri nahi izan dituzte gogora, aldarrikapen historikoaren argazkietan oso gutxitan edo inoiz  azaltzen ez diren emakumeak; berdintasunera iristeko bide malkarra egin behar izan zutenak.

II. Errepublikak emakumearen alde zer egin zuen nabarmendu nahi dugu; zer eragin izan zuten emakumeek gertaera hartan.  Hori guztia azaltzeko, apirilaren 14an,  EHU/UPVko María José Villa Rodriguez ikerlaria izango dugu. Hona hemen hark bidalitako hitzaldiaren erreseina:
“Bigarren Errepublikaren aldarrikapena —1931ko apirilaren 14ko goizean, Eibarren— mugarri bat izan zen euskal emakumeen historian. Berdintasunaren eta demokraziaren printzipioetan oinarritutako gobernu-eredu berria pizgarria izan zen emakumeek berdintasun hain irrikatuan aurrera egin zezaten, eta, hartara, eskubide osoko herritar bihur zitezen.

1931n, II. Errepublika iristearekin batera, aldarrikapen horiek erantzun instituzionala izan zuten, eta Bigarren Errepublikako lehen gobernuak gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna lortzeko bideari ekin zion. Errepublikaren Konstituzioa, berdintasun-printzipioetan oinarritua, tresna nagusia izan zen emakumeen egoera larria iraultzeko. Horrela, emakumeen eskubide politikoak ez ezik, hezkidetza, emakumearen nortasun juridikoa edo dibortzioa ere onartu ziren.

etiketak: egoibarra