Altxorraren bila

2020/03/25

Eibarko Udalak, Kultura sailaren facebook eta twitter kontu ofizialetatik eta Haurreria eta Gazteriako Facebook eta Instagram kontuetatik "Altxorraren bila" jolasa antolatu du.

Gizarteak bizi duen egoera gogorra lasaitzen laguntzeko eta girotzeko, Kultura ("Eibarko Kultura") eta Gazteria ("Eibarko Haurreria eta Gazteria") arloetako kontu ofizialen bidez, "Altxorraren bila" jolasa jarri dute martxan, eta horren bidez, eibartar pertsonaiei, eraikin enblematikoei edo gure hiriarekin zerikusia duten hainbat gai kulturali buruzko galderak egingo dira. Sarituek gonbidapenak jasoko dituzte aurrerago antolatuko diren kultur ekitaldietara joateko.

Animatu! Ea guztiak asmatzeko gai zaren!