Akrodance

2022/12/05

Eibarko Udalak, 8-15 urte bitarteko haur eta nerabeentzat, Gabonetako opor garairako Akrodance tailerra antolatu du

Akrobatiks. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Hiru ordutegi ezberdin daude:

  1. LH 3. eta 4. mailak: 16:30etik 17:30era
  2. LH 5. eta 6. mailak: 17:30etik 18:30era
  3. DBH 1-4 mailak: 18:30etik 19:30era.

(Abenduaren 26tik 30era) 

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Ikastaroaren ordainketa: matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da abenduaren 12tik 20ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/akrodance2022-01

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2022ko abenduaren 21ean

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: abenduaren 21ean 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  1. Zozketa egin aurretik tailer bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  2. Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  3. Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira abenduaren 22an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da. Ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:

  • Tailerretan izena emateko eskaera behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aitak, amak edo tutoreak sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.
Oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.