Abuztuko aire libreko zinema arrakastatsua izan da

Artxiboko argazkia.

Artxiboko argazkia.

2023/09/19

Abuztuan, beste behin, Udako Zinemaren zikloa antolatu da. Honako pelikulak eman dira: “Tadeo Jones 3. La Tabla esmeralda”, “DC Supermaskoten Liga”, “Top gun.  Maverick” eta “Harry Potter eta sorgin harria”.

Seiehun bat pertsonak ikusi dituzte Untzaga plazan proiektatutako pelikulak.  Lehenengoa, “Tadeo Jones 3. La Tabla esmeralda”, Udaletxeko arkupeetan eman behar izan zen euria zela-eta. Beste guztiak Untzaga aldeko harmailetan proiektatu ziren.

Jon Iraola alkatearen hitzetan, programazio honen bidez aisialdirako alternatiba bat eman nahi zaie udan Eibarren geratzen diren pertsonei. Gainera, saiatzen gara eskaintza murrizten den hilabete horretan jarduera kulturala bizirik mantentzen.