43. Antzerki Jardunaldietan burutu gabeko antzezlanen diru-sarreren itzulketa

2020/03/18

Eibarko Antzerki Jardunaldien 43. edizioa 2020ko otsailaren 26tik apirilaren 2ra bitartean burutu behar zen Eibarko Coliseo Antzokian eta Eibarko Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruan. Martxoaren 13an eguerditik aurrera Antzerki Jardunaldiak bertan behera geratu ziren COVID-19k eragindako osasun-krisia dela eta, hamaika ikuskizun teloia jaso barik geratuz.

Ikusle askok hainbat ikuskizunetarako sarrerak erosiak zenituzten Kutxabankeko kanala erabiliz edo Coliseoko lehiatilan erositakoak.

Martxoaren 13tik apirilaren 2ra bitartean ikusteko falta diren antzezlanen diru-sarrerak bakoitza bere kanaletik bueltatuko da.

  • Kutxabankeko kanaletik erosi diren sarrerak: dagoeneko hasiak gara dirua bueltatzen. Sarreran prezioa bueltatuko da soilik, on line erosteak sarrera bakoitzeko sortzen duen kudeaketa gastua kenduta.

  • Coliseoko lehiatilan erosi diren sarrerak: etxeko konfinamendua amaitzen denean Coliseo Antzokiko lehiatilean bertan bueltauko da sarreren dirua. Egunak eta orduak zehaztuko dira. Ezinbestekoa izango da antzezlanen sarrera fisikoak bueltatzea.