Eibarko Udala

Ipuruako merkatu plazaren eraikinaren prozesu parte-hartzailea

“Ipuruako merkatu plaza auzoko gunea” izeneko auzotar talde baten ekimenez Ipurua auzoko merkatu zaharra birgaitzeko prozesu parte-hartzailea abiatuko da. 

Eibarko udaleko osoko bilkurak 2019ko apirilaren 29an aho batez onartu zuen egitasmo honekin aurrera egitea, eta bide horretan jarraitzeko, partaidetza prozesu ireki bat egingo da datozen hilabeteetan. Partaidetza prozesu hau bideratzeko, Emun aholkularitza kontratatu da.