Eibarko Udala

Aurrekontu parte-hartzailea: lidergoa

Lidergo politikoa: alkatea eta Ogasun zinegotzia.

Kanpoko bideratzaile batek lagundu eta aholkua emango die.

Talde Eragilea: talde eragile bat  eratuko da eta bertan Bozeramaleen Batzarreko kideek eta Ogasun zinegotziak hartuko dute parte. Taldeko edozeinek proposatu ahalko du bertara herriko pertsona adituak eta ezagunak eta/edo herriko elkarte-sareetakoak sartzea.

Talde Eragilearen zeregina izango da prozesuaren bilakaera aztertzen joatea eta metodologiari dagozkion erabaki egokienak hartzea, prozesua ahalik eta arrakastatsuena izan dadin.

Erabaki horiek ez dute inolaz ere ordeztuko udal organoek hartzen dituztenak.

Talde Eragilearen erabakiak —taldearen behin betiko osaketa barne— adostasunez hartuko dira, gehiengoen eta gutxiengoen logika logikatik ihes eginez.

Osoko Bilkuran esparru-dokumentua onartu eta handik 7 egunera eratuko da Talde Eragilea.

Balorazio teknikoaren lantaldea: herritarrek egindako proposamenak juridikoki, teknikoki eta ekonomikoki baloratzeko ardura hartuko du, proposamenak bideragarriak diren ala ez erabakitzeko. Alkateak bideratuko du prozesua eta lantalde horretan egongo dira proposamenak gauzatzeko erantzukizuna duten sailetako arduradunak, udal idazkariarekin eta kontu-hartzailearekin batera.