Eibarko Udala

Eibarko Euskararen Agenda: Martxoa

2026/02/27
Martxoko Euskararen Agenda
Martxoko Euskararen Agenda

Eibarren martxoan zehar euskaraz edo euskararen inguruan antolatutako ekintza guztiak biltzen ditu agendak.

Aurtengo martxoa bete-beteta dator. Eibarko hainbat erakunde, elkarte, eragile eta talderen eskutik antolatutako ekintzaz osatuta dago hilabete honetako Euskararen Agenda.

Besteak beste, bertan jasota geratu dira Korrika Kulturaleko ekintzak, Martxoaren 8ko lantaldeak prestatu duen egitaraua, edota Eibarko Klub Deportiboak urtero antolatzen dituen Mendi Jardunaldiak. Horrez gain ere, hilabeteroko ohiko ekintzak egingo dira martxoan zehar.

Agenda osoa ikusteko, esteka honetan dago eskuragarri. Bertan ikus daitezke ekintza guztien xehetasunak, bai eta hitzordu bakoitzaren inguruko informazio osagarria jasotzeko bideak.