Udaberriko Jabetze Eskolako zortzi ikastaro berrietan izen-emateko epea zabalik
Hemen duzue antolatu diren ikastaro eta tailerrak:
Mugitzen ari den mundu bateko emakumeak: emakumeak migratuz
Giza eskubideen eta emakumeen gorputzez jabetzearen gainean nagusitu den testuinguru oso kapitalista honetan, emakumeen migrazioak ugaritu egin dira. Tailer honetan, gai hauek landuko dira, besteak beste: migratutako gorputzaren gaineko kontrola, xenofobiak markatutako egiturazko indarkeria, amatasun migratuak eta emakumeen arteko aliantzak eta sareak.
Egunak: martxoak 14 eta 28, LARUNBATA
Ordua: 10:30 – 13:30
Tokia: Andretxea
Iraupena: 6 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Silvia Carrizo Fernández
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.
Zure barruko botererako bidaia: Jabetzerako yoga
Tailer honetan yoga integralaren teknikak erabiliko ditugu kontzientzia hartzeko eta gure barruko boterea, autonomia eta gaitasuna indartzeko, baita gure bizitza pertsonal eta kolektiboa eraldatzeko eta ongizate orokorra eta gorputzaren, buruaren eta espirituaren arteko oreka lortzeko ere.
Egunak: martxoak 16 eta 23, apirilak 6 eta 27, maiatzak 4, 18 eta 25 eta ekainak 1 eta 15, ASTELEHENA
Ordua: 17:00 - 19:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 18 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Gemma Herrero Santás
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
*Parte-hartzaile bakoitzak bere esterila ekarri behar izango du.
Afrikako dantzak tailerra
Tailer honetan Yoruba antzinako kulturako Jainkosen dantza afro-kubatarrak ikasiko ditugu. Klaseek gure portaeren esplorazio espazioa proposatzen dute, printzipiotzat hartuta Orishak balioak, haien kantuak, dantzak eta filosofia, gure eguneko praktikara gehitzeko. Emozioz gozatzeko, sentitzeko eta lehertzeko tailerra da, gozamen eta alaitasun giro batean.
Egunak: martxoak 17, 24 eta 31, apirilak 21 eta 28 eta maiatzak 5, 12, 19 eta 26, ASTEARTEA
Ordua: 17:00-19:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 18 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Dairi Martinez Brown
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€.Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Nire zirrarak paperean eta oihalean marraztuz
Ikastaro honetan patroi errazak marrazten ikasiko dugu, marrazketaren gustua gugan pizten dutenak gure emozioak, ideiak eta pentsamenduak kudeatzeko tresna baliagarri gisa. Gure unibertso emozionala ordenatzeko gure sormen-gaitasuna erabiliko dugu, eta hori orri-markatzaile batean eta oihalezko poltsa batean irudikatuko dugu.
Eguna: martxoak 18 eta 25, apirilak 1, 15, 22 eta 29 eta maiatzak 6 eta 13, ASTEAZKENA
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Andretxea
Iraupena: 16 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Marian Idiaquez
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Feldenkrais: autokontzientzia mugimenduaren bitartez
Feldenkrais metodoak, mugimendua eta bakoitzarekiko atentzioa erabiltzen ditu aldaketak lortzeko. Pertsonak norbere mugimenduaren kontzientzia hartzen du eta bide berriak aztertuz, mugitzeko aukera eraginkor, atsegin eta osasuntsuagoak aurkituko ditu. Guztiontzat mesedegarria den metodoa da eta aplikazio eremu zabala du. Postura, oreka, flexibilitatea, eta gure mugimenduen antolaketa eta koordinazioa hobetzen ditu.
Egunak: apirilak 1, 8, 15 eta 29, maiatzak 6, 13, 20 eta 27 eta ekainak 3, 10 eta 17, ASTEAZKENA
Ordua: 10:00 – 11:30
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 16,5 ordu
Hizkuntza: euskara
Formatzailea: Ainhoa Garai Etxabe
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
*Parte-hartzaile bakoitzak bere esterila ekarri behar izango du.
Emakumeenganako indarkeria gerra-arma bezala
Ikastaro honetan Guatemalako emakumeen errealitatea ezagutuko dugu. Ulertuko dugu zein izan zen beraien errealitatea gatazka armatuan eta baita pobreziaren, desberdintasunen, arrazakeriaren eta patriarkatuaren ondoriozko egiturazko indarkeria ere, zeina ez baitzen amaitu gerrari amaiera eman zion bake-akordioaren ondoren.
Eguna: apirilak 25, LARUNBATA
Ordua: 10:00 – 14:00
Tokia: Andretxea
Iraupena: 4 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Cristina Chiquín Rodríguez
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.
Xilografia tailerra
Guztiok gara sortzaileak, egunero. Sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko xilografia landuko dugu. Ez dugu marrazten jakin beharrik, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek linoleoan marraztuko dute unean sentitzen duguna, eta paperean islatuko da uneko arnasa. Emakume sortzaile ezezagun guztien omenez. Gu ere hemen gaude, ahotsa eta nahia eskuetan ditugularik. Irribarrez, bidaiatzen.
Eguna: maiatzak 4, 11, 18 eta 25 eta ekainak 1, ASTELEHENA
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Portaleko tailer handia
Iraupena: 10 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Cristina Chiquín Rodríguez
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Hip hop tailerra
Tailer honetan musika konposatu nahi dugu, bakoitzak emakume gisa dugun gorputz-esperientziatik abiatuta, bakoitza gure errealitatearen aniztasunetik abiatuta. Sistema patriarkalean emakumeok pairatzen ditugun zapalkuntzak apurtzeko eta askatuko gaituzten alternatibak eraikitzeko lan egin nahi dugu, hizkuntzarekin jolastuz eta mezu neurtuak eta errimak transmitituz, sormena modu eraikitzailean askatuz.
Eguna: maiatzak 7, OSTEGUNA
Ordua: 17:00 – 20:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 3 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Rebeca Lane
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.