Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea martxoaren 1ean zabalduko da

2021/02/25

Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.

Aurrematrikulak Udalaren webgunean, martxoan zehar eskuragarri egongo den formulario bat betez egingo dira.

Formularioa betetzeko SAKATU HEMEN.

Izena emateko aurrematrikulak egiteko epea 2021eko martxoaren 1ean zabalduko da eta martxoaren 31an itxiko da (biak barne).

 

EMAKUMEEN JABETZERAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze-tresna

Ikastaro honek gure bizitzetan nabigatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik gure bizitzaren norabidea daramagula bizitza osoa eta kontzientea izatera iristeko.

Egunak: apirilak 29, maiatzak 6, 13, 20 eta 27 eta ekainak 3, 10 eta 17, OSTEGUNA

Ordua:  12:15 – 13:45

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  12 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Clara Wolfram

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Egunak:  apirilak 30, maiatzak 7, 14, 21 eta 28  eta ekainak 4 eta 11, OSTIRALA

Ordua:  17:00 – 19:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  14 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzaileak:  Isabel Garcia eta Eneka Delgado (IKIGAI)

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Ikastaroak eta bilerak online egiten ikasi nahi dut

Ikastaro honetan bideo deiak egiten ikasiko dugu, emakumeek nahi duten gailua erabiliz (mugikorra, ordenagailua edo tableta) Jitsi eta Zoom plataformen oinarrizko ezagutzez jabetuko gara eta behar ditugun trikimailuak ere ikasiko ditugu, teknologia berrietan ahalduntzeko.

Egunak:  maiatzak 3, 10, 17 eta 24, ASTELEHENA

Ordua:  maiatzak 3 eta 10 16:00etatik 19:00etara eta maiatzak 17 eta 24 16:00etatik 18:00etara

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  10 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Yanire Sagredo

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Egunak:  maiatzak 22 eta 29 eta ekainak 5 eta 12, LARUNBATA

Ordua: maiatzak 22 eta 29 10:00etatik 13:00etara eta ekainak 5 eta 12 10:00etatik 12:00etara                     

Tokia:  Andretxea                       

Iraupena:  10 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Yanire Sagredo

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Bizitzaren korapiloak askatzen: makrame-tailerra

Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloak beste modu batera begiratzeko, eta esperientzia hori gordetzeko poltsa batean islatuko dugu. Sokak lotuko ditugu, bizitzak bidean jartzen dizkigun korapiloak askatzeko. Gure bideaz gehiago jabetuko gara. Gure gorputzaz gehiago jabetuko gara eta joskintzako espazioei beste esanahi eta balio bat emango diegu. Sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adierazteko espazio seguruak sortzeko.

Eguna: maiatzak 5, 12, 19 eta 26 eta ekainak 2, ASTEAZKENA

Ordua:  17:00 – 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  15 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Marian Idiáquez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Belaunaldien arteko Autodefentsa Feminista

Ikastaro hau ama-alabei, izena-ilobei, amona-bilobei… eta adingabe batekin (8 eta 11 urte bitartean) lotura afektiboa duen edozein emakume helduri zuzenduta dago. Helburua da nesken autonomia eta espiritu kritikoa handitzea, pixkanaka oreka afektiboa eta oinarrizko segurtasuna lortze aldera, harreman afektibo egokiak ezartzera bideratuz, bai eta helduekin lankidetzan aritzeko eta elkarri laguntzeko jarrerak garatzera ere, elkarren artean elikatuz, desberdintasunekiko errespetutik eta zailtasun kolektiboak gainditzearen mirespenetik. 

Eguna:  maiatzak 29, LARUNBATA

Ordua:  10:00 – 13:30 eta 16:00 – 19:00

Tokia:  Portaleko dantza gela

Iraupena:  6,5 ordu

Hizkuntza: gaztelera

Formatzailea:  Isa Bernal

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Informazio gehiagorako: 943 54 39 38 - 688 85 34 40 andretxea@eibar.eus