Taldeko bisita gidatuak EME. Estilo-ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak erakusketa ezagutzeko.

2023/11/06

Taldeko bisita gidatuak antolatu dira Josune Aranguren Zatika eibartarraren erakusketa, EME. Estilo-ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak erakusketa ezagutzeko.

Josune Aranguren Zatika eibartarraren erakusketa, EME. Estilo-ariketak. Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak azaroaren 3an inauguratu zen eta Andretxean izango da 2024ko otsailaren 29ra arte.
Erakusketa honek herriko hainbat ikastetxeren bisita hartuko du, baita herriko beste elkarte batzuena ere.

Gainera, taldeko bisita gidatuak antolatu dira artistarekin, koadro eta testu bakoitzaren esanahia detaile osoz azaltzeko. Bisita irekiak izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa izango da Andretxera 943 54 39 38/688 85 34 40 deitzea edo helbide elektroniko honetara mezu bat idaztea: andretxea@eibar.eus

Bisita gidatuak egun eta ordu hauetan egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute:

  • 2023ko azaroak 21, asteartea 17:30 EUS
  • 2023ko abenduak 2, larunbata, 11:30 GAZ
  • 2024ko urtarrilak 22, astelehena 17:30 EUS
  • 2024ko otsailak 21, asteazkena 17:30 GAZ