Eibarko Udala

Sormen lehiaketa antolatu du Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa

2021/09/17
Landa emakumeak sormen lehiaketa
"Landa emakumeak Gara" proiektuak, Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburua du, eta landu nahi den honetan oinarriak jarri edo lehen hausnarketak emateko "sormen lehiaketa" bat antolatu da.

Lehiaketa honek Landako emakumeak eta bizikidetza gaia du ardatz eta Gipuzkoa osoko emakume ezberdinak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditu.

Gai hau ardatz hartuta, sormen lehiaketa honetan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage...) eta euskarri grafiko honi loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte, urriaren 15a bitartean. 

Adinaren araberako honako kategoriak bereiziko dira: 

  • 25 urtetik beherakoak.
  • 25-55 urte artekoak.
  • 55 urtetik gorakoak.

Izen-ematea on-line egingo da lehiaketa honi buruzko Landako web-orrian jasotzen den izen-emate orrian, eta doakoa izango da.

Landako web gunera sartzeko SAKATU HEMEN. 

Landaolarekin harremanetan jartzeko: landaemakumeak@landaola.eus 609 055 902 (Agurtzane).