Eibarko Udala

SexuBizi-Gune Morea Eibarko Euskal jaietan eskuragarri izango da

2026/05/25
SexuBizi-Gune Morea Eibarko Euskal jaietan eskuragarri izango da

SEXUBIZI-GUNE MOREA

Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero-erasoen aurkako babesgunea eskaitzen duen espazioa da.

Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. 

SexuBizi babesgunearen bidez, jai-giroan gertatzen diren genero-erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea eta  kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. 

Babesleku hau gune segurua izango da behar duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero-indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira bertan: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta deribazioa, besteak beste. 

Zerbitzua Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago.

Eibarko Euskal jaietan egongo den data eta ordutegia hau da: 

  • Maiatzak 30, larunbata

Gaueko 22:30etik 01:30era

Untzagan