Eibarko Udala

SexuBizi-Gune Morea Arrateko jaietan eskuragarri izango da

2025/09/03
SexuBizi-Gune Morea Arrateko jaietan eskuragarri izango da

Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero-erasoen aurkako babesgunea eskaitzen duen espazioa da.

Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. 

SexuBizi babesgunearen bidez, jai-giroan gertatzen diren genero-erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea eta  kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. 

Babesleku hau gune segurua izango da behar duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero-indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira bertan: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta deribazioa, besteak beste. 

Zerbitzua Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago.

Arrateko jaietako  data eta ordutegiak hauexek dira: 

Irailaren 7an, igandea.

Gaueko 00:00etatik 03:00etara.